Erromesak

Done Jakue bideak, denbora batez ahaztua izan den arren, oraindik martxan darrai, munduko fenómeno erlijioso eta kultural erakargarrienetakoa izanik.

Santiagora iristen diren bideetatik tradizio gehien duena Donibane Garazitik hasten dena da, Iruñetik igarotzen delarik.

Donibane Garazitik Santiagora dauden 800 Km-ak bitxi arkitektoniko, paisajistiko eta gastronomikoz beteak daude. Gainera beste hainbat ibiltarirekin elkartu eta esperientzia banatzeak bidea gero eta jendetsua izatera darama. Bidea argibidez eta erraztasunez betea dago gozatu ahal izateko.

Done Jakue motibo erlijioso, kultural, pertsonal edo espiritualengatik eginda ere ongi etorriak denak Katedral Enparantza aterpera.

Aterpea Iruñeko Katedralaren ondoan kokatua dago.

Done Jakue bidetik 100 metro eskasera dago Katedral Enparantza aterpea. Hemen alde zaharreko giroaz goza dezakezu, baita Iruñeko kultur ondarea ezagutu ere.

Peregrinos cruzando por el Puente de la Magdalena
// Puente de la Magdalena en el Camino de Santiago de Pamplona.
© TRYON. Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra.

Gainera erraztasun guztiak izanen dituzue bertan. Duela gutti irekia da eta oheak 2 metrokoa ditu. Logela batzuk barruko lorategi batetara begira daude eta beste batzuk Katedral aldera.

Lasaitasuna eta kokaleku bikaina ditu aterpeak.

Ez ditugu ahantzi Done Jakue bidea txirrindulaz egiten dutenak. Haientzat leku berezi bat egokitu dugu txirrindula lasaitasun eta segurtasun osoz utzi ahal izateko.

 

taquillas-2

Ventana interior

 

Vista de la cocina-comedor desde la escalera

Aterpean sartu eta bertatik irten ahal izateko ordutegi librea dugu, kode sistema bat dugu horretarako.

Hiriaz eta Katedral Enparantzak eskaintzen dituen erosotasunez gozatu!

EGIN ZURE ERRESERBA