Turistak

IRUÑEA EZAGUTU

Iruñea oso lasaia da, Nafarroaren erdialdean kokatua. Orreaga eta Biana herrien artean dago, Nafarroatik pasatzen den Done Jakue bidearen erdian dago.

Iruñea istorian izan duen garrantzia estrategikoagatik guda askoren menpean izan da, hau dela eta, hiriaren ingurua harresiz eta defentsarako fosoz betea dago.

Orain alde zaharra dena, lehen hiru burgotan berezia zegoen, San Zernin, Nabarreria eta San Nikolas, elkarren aurka gudan zirenak. 1423-an Nikolas Karlos IIIa erregeak “Privilegio de la Unión” delakoa sinatu zuen. Hala udaletxe bakar batean batu zituen hiru burgoak. Orduz geroztik botatzen da mundu mailan hain famatuak diren San Ferminetako txupinazoa.

Katedral Enparantza aterpea alde zaharreko Naberria kalean dago, Katedralaren ondoan. Katedralaren fatxada neoklasikoa da eta barrua berriz gotikoa.

Katedral enparantza aterpea Bianakoa Printzea instituzioak babestua dago.

Estafeta eta mekaderes batzen dituen eskina famatutik 175 metrotara dago, entzierroa pasatzen den lekutik bertan.

Aterpetik ateratzena aukera ezberdinak dituzu: alde zaharreko giroan eta hiriaren bihotzean sartu edo bi pausotara San Jose Plaza edo Zaldi Txuria bezalako toki zoragarri eta lasaiak bisitatu.

Zaldi Txuria harresien zatirik altuena da, bertatik Iruñeako auzoak eta mendi paisaia ikusgarriak ageri dira.Terraza handi bat ere bada bertan giro ederrean pote bat hartzeko. Puntu hortatik Iruñeako harresi eta parkeak ikusteko ibilbide ederra ta zelaia había daiteke.

Iruñeako ohituretako bat ardoez eta pintxoez gozatzea da. Horretarako kale ezgunenak Nabarreria, Estafeta, eta San Nikolas dira. Bertan giro bikaina dago eta ezagutzea merezi duen jende asko ere bai.

Mesón del Caballo Blanco

// Mesón del Caballo Blanco.
© PATXI URIZ. Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra.

desde-ventana-del-albergue-small

// Vista de la Plaza de la Catedral de Pamplona desde el albergue.

Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra.

// Zona del Redín de Pamplona.
Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra.

 

NAFARROA BISITATU

Iruñea Nafarroa erdian kokatua dago, toki ezin hobea bertako leku ikusgarrienak ikusi ahal izateko.

Nafarro kontrastez betea dagoen lurraldea da, honek oso erakargarria egiten du turistak hurbiltzeko. Pirineoetako mendiak eta Iratiko Oihana, Urbasa eta Aralarko mendateak eta Bardeetako basamortua dira adibide nagusiak.Nafarroa turistak liluratuko duen lekuz hornitua dago. Baztan; Bortziriak, Erronkari etb. Tradizioz beteriko herri liluragarriak dira.

Olite,Artaxona eta Xabierko gazteluak eta Monasterio De La Oliva, Leire, Irantzu eta Iratxe bezalako herriek turista erdi arora darama.

Aipatzekoak ere Lizarra eta Zangotza beraien ondare istorikoagatik.

Ta bista gozatu eta gero, ez ahantzi dastamena gozatzea nafar jaki bikainekin.

Guzi hau Hobeki ikusteko Germanote gure lagunak errepaso eder bat eginen digu bere web orrian www.navarrincon.com. Bertan gure lurrak ikusi eta ezgutzeko ibilbide ezberdinak erakutsiko dizkigu. Gainera bere web orrian zalantzak arintzeko galderak egin daitezke ibilbideetara egokitzeko.

Iglesia de Santa María de Eunate

// Iglesia de Santa María de Eunate.
© HELIO DIGITAL. Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra. Mesón del Caballo Blanco.

Puente de la Cárcel

// Estella / Lizarra. Puente de la Cárcel.
© HELIO DIGITAL. Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra. Mesón del Caballo Blanco.

Roncesvalles

// Colegiata de Roncesvalles.
© HELIO DIGITAL. Foto cedida por el Departamento de Turismo del Gobierno de Navarra. Mesón del Caballo Blanco.

 

Animatu eta etorri gu ezagutzera!

 

EGIN ZURE ERRESERBA