Aterpea
Katedral Enparantza Aterpea ongi diseinatutako tokia da
Gure aterpeak erosotasun osoa eskeintzen die gure bezeroei non eraikuntza historiko eta katalogatu batean aurkituko diren. Eraikuntzak bere betiko arkitektura mantenduaz eta diseinu modernoa konbinatuz mantendu dugu.
Gure eskaintzak Done Jakue bidea egiten dutenengandik haratago doa, gure hiria bisitatzera, ikastera, kirola egitera, … zein beste behar batzuk dituen jendeari ere zuzendua dago. Prezio merke eta kokaleku ezin hobean. 45 ohe ditugu logela ezberdinetan banatuta aukera ezberdinekin. Aterpearen kokapena katedral plazan dago. Alde zaharreko toki builatsutik pixka bat urrundua, kokaleku lasaian baina giroa gertu izanik.
EZ DUGU, ( MUTILEN ) EZKONDU AURREKO AGUR FESTARIK EZ ERA JAIRIK ONARTZEN ATERPEAN
Nabarreria plazatik 100 metrotara eta harresietatik beste 100 metrotara dago, katedralaren parean, kokaleku irekia da. Aterpearen barrutik aukera dago eraikuntzen erdian dagoen lorategi ikusgarria ikusteko, argi utzirik bestalde bizilagunen erabilpenerako bakarrik dela. Barruko logelek leiho handiak dituzte, lorategi hau garbi ikus daitekeelarik, honek lasaitasuna eta grazia handia ematen die logelei. Esan beharra dugu ere Iruñean diren putzu historikoetako bat dugula gure aterpe barruan.
Gure aterpearen eraikuntza berezia dela eta, aukera ezberdinak ditugu bertan aterpe hartzeko. Bada katedral aldera leihoa duen logela bat, bertan hiru ohe daude, bi edo hiru pertsonentzako egokia.
Badugu beste logela bat barruko lorategira ematen duena, bi literaz osatua dago, lau pertsonentzat. Lorategi honetara begira eta leiho handiekin bada logela bat 10 pertsonentzako literaz osatua, eta beste bat 14 pertsonentzako. Bigarren hau, 4 pertsonentzako espazioak bereizten dituzten egur xaflekin banatuta dago.Azkenik logela ekonomikoena, 14 pertsonentzako prestatua dago eta katedral plazara ematen du. Oso logela freskoak direla aipatu beharra dago.
Ohe guztiak bi metrotakoak dira eta koltxoi biskoelastikoa dituzte intsektuen kontrako fundekin. Zakurik gabe datozenentzat maindireak eta toallak ditugu alokairuan.
Gure aterpeak 24 horduz sartu ta ateratzeko aukera eskeintzen du,zenbaki kode batez atea ireki daitekeeelako.Ohe guziek argia ta entxufea dute eta bezero bakoitzak bere takilla giltzatua du.
Wiffia ere badu ,baita sukaldea ere,nahi duenak bertan ditugun hontzi,plater zartagi eta abarrekin erabili eta sukaldatzeko.
Jangela ,egongela telebistraekin,liburuteia,garbigailua ta lehorgailua eta suaren kontrako instalazio berri eta modernoak ditu, baita eskuz garbitzeko konketa eta motxilen garraiorako zerbitzua ere.
Harrera orgutegia 11.30 etatik 20 etara.
Sartu eta ateratzeko ordutegia: 24h.
check out : 9.30 h . Behe denboraldian 11h
Argi da beraz toki lasaia ta giro honetik hurbil dagoena dela…
Ez galdu aukera, ta ezagutu!